XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abenduaren seian ospatu dugu Nikolas Ormaetxearen jaioteguneko mendeurrena.
Orexan, Gipuzkoako herri txikitxo honetan jaio zen 1988an.
Amak hiruzkiak izan zituenez, inudea Uitzin, Nafarroan, bilatu behar izan zion Nikolasi.
Han hezia dugu beraz.
Nikolasengan ikutu handia utzi zuen Nafarroako herri txiki honek.
Hartaraino handia ere, gero
Gaztezaroaren atetara iritxi eta, jesuita sartu zen 1905ean Xabierren.
Hortik aurrera ibili luzea ikasketa nahiz eginkizun ezberdinetan: Loiola, Burgos, Oña, Comillas, Carrión de los Condes, Tutera, Xabier (berriz), Oña (berriro).
Azkenik teologiako bi urte egin ondoren, 1923an, utzi behar izan zuen Jesusen Lagundia.
Oso gogor egin zitzaion jesuita ezin izana.
Garai honetan eginiko zenbait idazlan:
Bai eta 1917tik 1922ra bitartean
Jesuitetatik irten eta Bilbora Azkuerekin Euskaltzaindiako bulegotan lan egitera, bai eta
Azken langintza honetan Lauaxeta olerkariarekin batera aritu zen.
Zortzi urte trinko egin zituen Bilbon.
Hemendik Orexara, jaioterrira, 1931an, baina eginkizun batetarako beren-beregi traba guztiz askatua:
Idazlan asko
Lehenengoa itzulpena eta bestea berak egina.
1930ean
Orexan zela, berriz, 1934garren urtean amaituak zituen
Gerra sortu zenean, 1936an
Handik irten ondoren, Tolosan, Orexan eta Uitzin ihes-gordean ibilia, noizbait pasa zuten mugaz harago, 1938an.
Ipar Euskal Herrian eta Frantzia hego aldean egin zituen 1950 bitartekoak.
Hemen
Halabeharrez eta izamoldez (?) habi askotako txoria.
Ez ordea lorerik lore goxo hutsean zebilena, euskara egina bait zuen bere
Hartara emana zen gehienbat, bizi-beharrak bestetaratu ez zuenean.
Idazlanak:
Bi gerrate eta atzerri bizitza urduria daude hor jokoan.
Ibiliaren eztiak beharbada Ameriketarakoan dastatu zituen inoizkorik eta gehien: 1950ean joan eta 1954ean itzuli hego Euskal Herrira.
Baina Argentina, Bolivia, Perú, Ecuador, Guatemala, El Salvador-dik ibili eta gero.
Handik itzuli eta Lazkaon (beneditarretan) Orexan (Gogortzanean) eta Jose Mari Aranalde iloba txikiarekin Araman eta Añorgan 1961eko abuztuaren 9an hil zen arte.